MARKALARIAK
GARA
Euskaraz lan egiten duten komunikazio-agentziak biltzen dituen komunitatea.
Euskaratik eta euskaraz sortzen dugun agentzion elkargunea. Sektorea konektatu, indartu eta etorkizunera begira jartzeko sortutako komunitatea gara.
EUSKAL AGENTZIEN
SARE BERRIA
2025ean hainbat agentzia elkartu ginen sektorearen erronka komunei erantzuteko, elkar ezagutzeko eta etorkizuneko aliantzak eraikitzeko helburuarekin. Harreman horietatik jaio zen Markalariak: konfiantzan, elkarlanean eta ikuspegi partekatuan oinarritutako sare profesionala.
Komunitate irekia da, eta gure balioekin bat egiten duten profesional eta agentzia berriek ere bat egitea nahi dugu.
ZERGATIK SORTU DUGU MARKALARIAK?
EUSKARA ERDIGUNEAN
Euskaraz sortzen eta komunikatzen duten agentzien prestigioa eta presentzia indartzeko.
ELKARLANA ETA KOMUNITATEA
Agentzien arteko harremanak, sinergiak eta lankidetza sustatzeko.
TALENTUA ERAKARTZEA
Belaunaldi berrientzat sektorea erakargarri bihurtu eta profesionalen garapena sustatzeko.
ERAGINA INDARTZEA
Sektorearen interes komunak ordezkatu eta erakundeekin elkarlana sustatzeko.
ETIKA ETA ERANTZUKIZUNA
Praktika profesional, arduratsuak eta etikoak sustatzeko.

MARKALARIAK
TOPAKETAK
2025eko uztailean lehen topaketa profesionala antolatu genuen: komunitatea aktibatzeko, ezagutza partekatzeko eta etorkizuneko lankidetzak eraikitzeko espazioa.
2026an beste topaketa bat antolatuko dugu, Aretxabaletan.
Hau hasiera baino ez da.
2025 TOPAKETA
